Zapatuan irtengo dira Oñatitik, goizeko seietan. Zapatuan, 950 metroko desnibela gainditu beharko dute, Pont d'Espagne-tik irten Lacs de Pourtet-era iritsi eta handik Wallon-eko aterpetxeraino. Igandean egingo dute tontorra. Wallon-etik irten eta Gran Fachako tontorrera joango dira. Jaitsiera Respomusoko aterpetxetik egingo dute eta La Sarran bukatuko da ibilbidea. Domekako desnbidela 1.250 metrokoa izango da.
3.005 metro ditu Gran Fachak eta lepotik tontorrera eskuak jarri behar dira behin baino gehiagotan. Horregatik, fisikoki ondo gertatuta joatea komeni da eta derrigorrezkoa izango da kranpoiak eta pioleta eramatea.