Lapurrak sartu dira gauez, Oñatiko Aloña Mendi tabernan

Miren Arregi Amasorrain 2017ko uzt. 10a, 11:49

Makina txanponjalea apurtu eta bertako dirua eraman dute. Gainera kutxa erregistratzailetik 200 euro eroan dituzte. Atzeko kaleko ate nagusitik izan beharrean, erreka aldetik sartu dira, gauez, jangelako leiho bat hautsita. Une honetan Ertzaintza tabernan dago, eta ikerketa abiarazi du.

Gaur goizean, langileak lanera sartu direnean konturatu dira lapurretaz. "Helburua makina txanponjalea zela dirudi. Tabernari dagokionez, dirua baino gehiago dira eragin dituzten apurketak", dio Aloña Mendi Kirol Elkarteko presidente Anton Inzak.

Atzeko kaleko beste taberna batzuetan gertatu izan diren lapurretak erreka aldetik sartuta egin izan dira eta hala izan da oraingoa ere. "Ikusten da eskailera bat-edo ipini dutela. Arrastoak badaude", dio Inzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak