goiena.eus

Zaindariari eskerrak emango dizkiote iluntzean gidariek

  Gizartea  Oñati

San Kristobal eguna ospatuko dute gaur Oñatin gidariek, mekanikoek eta ibilgailuen arloan lana egiten duten hainbat herritarrek. Urtero bezala, San Kristobal hermandadeko kideak irudiaren bila joango dira Olabarrietako santutxura 18:30ean, eta parrokiaraino eramango dute, karabanan. Meza ostean ibilgailuen bedeinkazioa egongo da eta 21:00etan afaria egingo dute.

Zaindariari eskerrak emango dizkiote iluntzean gidariek
San Kristobalen irudia lorez apainduta Olabarrietako santutxuan | Ikusi handiago | Argazki originala

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa