Hasieratik nagusi izan da bikote oñatiarra, serio eta ongi jokatuz. Gartzia nagusi izan da atzeko koadroetan. Ohikoa duen moduan erregulartasun eta segurtasuna erakutsiz. Gainera, Biain ederto ibili da sakearekin. Bizi ibili du pilota eta tanto sorta ederra egin du aurrean. "Elkar ondo ulertzen den bikotea da, eta, hori, igarri egin da kantxan", esan dute Aloña Mendi pilota saileko arduradunek.