Aitor Mimenza eta Maite Etxezarreta azkarrenak Torreauzoko Krosean

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko uzt. 2a, 15:03

160 korrikalarik baino gehiagok parte hartu dute lasterketaren 20. edizioan. Eguraldia lagun izan dute, gainera, eta korrikalariek, orokorrean, "gustura" egin dute Torreauzoko ibilbidea.

Gizonezkoetan Aitor Mimenzak nagusitasunez irabazi du lasterketa. Hasieratik erritmo bizia jarri du, eta aurkariek ezin izan dute berak ezarritako erritmo altua jarraitu. Helmugan, bigarren eta hirugarren Oxel Sanchez eta Ander Agirre izan dira, eta biek eskutik helduta zeharkatu dute marra. Oñatiar onena Iñaki Arriaran izan da.

Emakumeei dagokionez, Maite Etxezarreta azpeitiarra izan da azkarrena Marisol Ramos oñatiarraren aurretik. Etxezarretak erritmo bizia jarri du, eta nahiz eta Ramosek ia une oro ikusi duen lasterketan zehar, aise gailendu da. Hirugarren Atxondoko Garazi San Pedro izan da. Oñatiar onenaren saria, gainera, Amaia Bernalek irabazi du, Marisol Ramosek podiumean bukatu baitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak