Bide zaharra berreskuratu dute Garagaltzan

Iker Oñate 2017ko ekainaren 29a

Argazkia: Oihana Elortza

Garagaltza auzoan 200 metro luzeko gurpil-bide zatia berreskuratu dute auzotarrek; zehatz esanda, hilerriaren eta San Juan ermitaren artean dago aipaturikoa. Auzoko bizilagunek aspalditik dihardute berreskuratze lanetan; azkenean, asteburuan inauguratu zuten, auzoko jaietan. "Garai bateko esangurak eraman gintuen berreskuratzera", diote auzotarrek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak