Hain zuzen ere, uztailaren 1etik aurrera, Oñati Bizirik leloa daraman motxila eskuratu ahal izango dute bezeroek Txandako saltokietan. Lehiaketan parte hartzeko, motxila ageri den selfie bat atera beharko dute, ondoren Txandako facebook orrialde ofizialaren zale egin, selfie-a facebookera igo eta Txanda etiketatu.
Parte hartzaile guztien artean, atsegin dut gehien dituzten hiru selfie-ak sarituko dira; lehenengoak 200 euroko erosketa txartela eskuratuko du; bigarrenak, 100 eurokoa eta hirugarrenak 50 eurokoa. Atsegin dut guztien zenbaketa irailaren 5ean egingo da, arratsaldeko hiruretan, Txandako bulegoan. Irabazleak facebook bidez emango dira ezagutzera.