Ikastolaren 50 urtetako historia jasotzen duen liburua aurkeztuko dute

Miren Arregi Amasorrain 2017ko eka. 23a, 18:00

Berezia da oraingo ikasturtea Oñatiko Txantxiku Ikastolarendako, besteak beste, sorreraren 50. urteurrena ospatzen ari delako. Bada, ikasturteari bukaera berezia eman gura diote ikastolako kideek eta hori horrela, ekitaldi berezia antolatu dute datorren ekainaren 28rako. Santa Ana aretoan egingo da hori, 18:30ean.

Ikastolarengan konfiantza erakutsi duten guraso guztiak omenduko dituzte ekitaldian eta Txantxiku Ikastolaren 50 urtetako historia jasotzen duen liburua ere aurkeztuko dute. Arteman Komunikazio Taldearekin elkarlanean sortutako liburuan urte hauetako guztietako bizipenak jaso dituzte: "Ikastolaren epe esanguratsuak kontutan hartuz, liburua hiru atal desberdinetan banatzen da", azaldu du Txantxiku Ikastolako zuzendari Zigor Ibarzabalek. Ikastolaren sorrera prozesua, kooperatiba bihurtzeko prozesua eta 1989ko Kilometroak jaitik gaur egunera bitarteko urteak dira hain zuzen ere, kontakizunean aipatzen diren hiru epeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak