Nekazaritza Eskolaren gaineko hitzaldia egingo du Pedro Berriochoak ekainaren 28an

Miren Arregi Amasorrain 2017ko ekainaren 23a

Datorren eguaztenean, hilak 28, 19:00retan, Oñatiko kultur etxean izango da hitzaldia. Artixa taldearen eskutik etorriko da Berriochoa eta Oñatiko Nekazaritza Eskola (1851-1869) eta bere garaia izeneko hitzaldia egingo du.

 

Urretxun jaio zen Pedro Berriochoa 1958an. Historian doktorea, Antropologian lizentziatua eta Nekazal ingeniari teknikoa da. Irakasle lanetan aritu izan da azken 30 urtetan eta duela hiru urtetik EHUko Filosofia Fakultateko Antropologiako irakasle da.

Oraingoan, XIX. mende erdialdera Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatean egon zen Nekazaritza Eskolaren gaineko hitzaldia egingo du.