11:00etan hasi dira San Migel janzten, Santa Ana antzokian, eta beranduxeago jantzi dituzte apostoluak. Bitartean, meza nagusia izan da lepo beteta zegoen San Migel parrokian. Dantzariek aldarean egin duten ohiko dantzarekin bukatu da meza eta prozesioa hasi da ondoren, ohiko elementu guztiekin.