goiena.eus

Guardia Zibila "desarmatu" egin da Oñatiko Fan Hemendik egunean

  Gizartea  Oñati

Fan Hemendik Eguna egin dute beste urte batez Oñatin. Egun osoko festa izan da eta manifestazio jendetsu batekin amaitu dute Fan Hemendik, utzi bakean Euskal Herria lemapean. Ekitaldi nagusian, berriz, Guardia Zibilaren armagabetzea irudikatu nahi izan dute, antzerki baten bitartez.

Julen Romaratezabala antolakuntzako kideak azaldu du eguna ondo joan dela, eta balorazio positiboa egin du, nahiz eta gaineratu duen hobe litzatekeela egun hau egin beharrik ez izatea: "Zoritxarrez, urteroko hitzordua da guretzat, urtetik urtera egin behar izaten dugu. Hala ere, ondo joan da guztia. Bazkarian azoka bete egin dugu eta The Sinners taldearen kontzertua ere oso ondo egon da", adierazi du.

Bestalde, goizean bake artisauen azoka ere egin dute. "ETAren armagabetzea ardatz hartuta eta gaiari buelta bat emanda, inguruan ditugun artisauen postuekin azoka bat egin dugu, eta hau ere ondo egon da", dio Romaratezabalak.

Honekin lotuta, ekitaldi nagusian, Guardia Zibilaren armagabetzea irudikatu nahi izan dute, antzerki batekin. "Berez gure aldarrikapena ez da Guardia Zibilaren armagabetzea, hauek Euskal Herirtik joatea baizik, bakean utz gaitzatela. Gai nagusia izan da. Hala ere, antzerki honekin kritikatu gura izan duguna da beste arma batzuk ere min handia egin dutela eta horiek isiltzeko momentua ere bada", azpimarratu du Romaretazabalak.

Beste urte batez, oso jendetsua izan da manifestazioa, eta bertan oñatiarrak bakarrik ez, kanpoko jendea ere egon da. "Poztekoa da kanpoko jendea ikustea. Kuartela hemen egon arren, gura izaten dugu kanpotik ere jendea etortzea eta pozik gaude horrekin ere".

Azkenik, Romaratezabalak adierazi du ez direla geratuko borroka honetan. "Datorren urtean ere egin beharko dugu egun hau. Hala ere, eskatzen duguna da, benetako bakea lortu gura bada,  egin behar dutenek egitea indarra. Guk egin genezakeen bakarra azpitik indarra egitea da eta hala egiten dugu, baina beste batzuek egin behar dute benetako indarra", bukatu du.

Altsasukoekiko elkartasuna

Altsasutik ere etorri dira hainbat lagun, aldarrikapenarekin bat egitera, eta Romaratezabalak dio harreman estua dutela, borroka berean daudelako. "Guztiok dakigu zer pasatu zen Altsasun, komunikabideen partetik ze bola eman zaion eta guzti horren atzean zer dagoen. Borroka berean gaude, beraz, elkartasuna adierazten diegu".

Erantzunak

Erantzuna | #1

Vaya nivel, Maribel!!!!!!!!!!!!!!

Erantzuna | #2

Nibela norena? Larunbatean bertan beldurrarazteko intentzioz Oñatiko sarbideetan 3 kontrol armatu jarri zituztenena? Oñatin indar militar armatu atzerritar batek egon beharko ez lukeela aldarrikatzen dutenena? Manifestazio eskubidea galerazteko irain, gezur eta akusazio faltsuak erabili dituzten “lobby” eta komunikabideena?

Erantzuna | #3

Lotsatu ez haiz itten Xabier? Lotsatu...
Lanetik urten aurretik aulkittik kendu xuain ULMAko ex-presidente batek eukiko xok zeozer gehixau itteko edo? Zer sortu gura dok kpmentaixo horrekin? Berriro be atentzinua deiketia? Edo bi lagunek boza igota, argumentuak harri artian topaittia??
Ondo dakik zeinekin sartzen haizen komentaixo horreik idaztian ta nun posizionaitten doken hire burua, baina beittu ingurura ta lotsatu, hire ondokuatik ez bok be... ze nibelak baloraitteko Goienak baxaok artikulu on askuak. Ondo izan! Gz ta peetaona toxikuak herrittik kanpora!!

Erantzuna | #4

Nik dakittela parodian aurrian erreakzino txarra dakon lehen aldixa ezta, akaso gaitasun kognitibo bajuak dako eta gauzak eztaki bereizten.
Hori bai, gero ta argixau retrogadotan retrogaduena dala, boteriari men in eta honi modu batera edo bestera aurre itten xauenakin gogor izaten saiaketan da.
Libertad digital ta antzeko jendia oroiketan dost. lastimia tipuak.
fan hemendik eguna eleantia beste behin!

Erantzuna | #5

Neure posturan reafirmaitten nauzue, a ze nibela!!!!!!
Correosen futbolian dabiltzen mutiko horreiri, adibidez, ze helarazten zatzue? Neri gauza horreik preokupaitten naue, gazte generaziñuari ze pasaitten gabitzen, eta ze gizarte eratu gura dogun.
Deskalifikaziño pertsonaletan ez noia ni sartzera, zuek baino errespetu gehitxuau irakusten dot bestienganako. Zeuek bakar bakarrik deskalifikaitten zarai esaten dozuenakin. Itxuria, iritzi era batzuk bakarrik dia herri hontan zilegi. Jente larrei dau ixilik gauza askon aurrian.

Erantzuna | #6

Por tzierto, ingurura beittu eta lotsatu ez, ingurura beittu eta arduratu itten naiz, eta batipat ondokuatik arduraketan naiz.

Erantzuna | #7

Umorian aurrian erakutsi dozun fanatismua ikusitta, zure buruaz arduraketan hasi zeke

Erantzuna | #8

Fanatismua 0. Eta umoria euki bidan lehenengo gauzia. Gauza batzutara ze samur apuntaitten dan jentia. Ardixak izatia ze samurra dan.

Erantzuna | #9

Ah, ta zuk babesten dozun horreik, oñatiko plazan, zapatu baten, atsaldeko 7retan, 10 pertsonan kontra, 15 polizia kargaittera bialduta dauz. Hor euzein umiek be jasoko ebein mezun bat ta gizarte eredu bat.
Ta eraikitten gabitzen gizarte eredua da ordezkari politiko batek esatea 650 eurokin hilian bizitza duina eraman zekela.
Baina zu posizionau zara

Erabiltzailearen aurpegia Erantzuna | #10

Besteenganako errespetuaz hitzegiten duzu...Ideia edo helburuaz ados ez izan arren honen atzean herritar talde baten lana eta izerdia dago eta lehenengo iruzkinetik erakutsi duzu lan horrekiko errespetu falta.Ondoren futbolean ibiltzen diren ume horiek aipatzen dituzu zer helarazten diegun galdetuz...Ume horiei helarazten dieguna garbi dago,ez dugula Espainiako indar armatua hemen nahi.Gaur ume den hori bihar heldu izango da eta lehenago edo beranduago konturatuko da herri honetan ideia zein borroka ezberdinak izan direla eta egongo direla.Zein gizarte eredu nahi dugun galdetzen zara...ez daukat inongo dudarik zure semea gaztelekuan 6h playstation baten aurrean egoteaz harro egongo zen guraso gutxietako bat zarela,zein gizarte eredu nahi duzu Xabi?Eta azkenik jende asko isilik dagoela diozu baina zu zara gu isildu nahi gaituena...Animo,nahiz eta ez lortu segi saiatzen!Guk bitartean ozen ohiukatuko dugu,fan hemendik utzi bakean!!

Erantzuna | #11

Ta fanatikua zaiela gauza jakina da

Erantzuna | #12

Pena ematen dit albiste honetako iruzkinak hartu duten norabiedea, deskalifikazio pertsonalak, eta “nick” baten atzean dagoen erabiltzaile baten ustezko nortasuna azaleratzea.

Jolaslekuko haurrei dagokienean hainbat galdera:

Ba al dakite haur horiek aurreko legealdian alkateordea zen pertsonak jasandako meatxu, irain, pertsekuzio etabarren berri?

Ba al dakite orain bi urte mendian jipoitua eta bahitua izan zen oñatiarraren berri?

Ba al dakite aurreko urtean bere arrebaren erahilketaren 25. urteaurrena gertukoekin intimitatean gogoraraztearren oñatiar batek Madrilera joan behar izan zuela inputatu gisa deklaratzera?

Eta ba al dakite oñatiarrek hainbat haur jolasleku horretatik kanporatuak izan direla alboko etxeko bizilagunen haurrek “segurtasun osoz” jolas zezaten?

Erantzuna | #13

Xabi, pastore fustrauana itten hasi barik! Ahal zan ta adibide txarrena jarri dok futbolian jolasten ebitzen gaztiekin. Heuk be betidanik ikusi dok, ta atzo jaixo bahintza letxe habil barriketan. Zu lasai, umiak futbolian dabitzen bittartian ez dia ta konturatuko GZ-n presentziaz, ezta beraien osasunan aurka doian errauskailuaz, ezta Ertzaintzari emundako aginduaz, ezta PP-rekin egindako amodio akordiuez,ezta...,ezta...,ezta...Ta nagusi inddakuan jakinfo daue GZ-ren presentziaren aurka dantzan eta giro onian herrixa mobiu zala. Agian zure irudixa ume horraik, beste mobida danakin akordauko daue ta orduan argudio horrek ez dotzu gaur besteko seguridaderik emungo. Ah, ta ardi baltzak be, esnia zuri!!

Ez erabili argudio bezala gaitik urten naizela mesedez, besterik egiten ez zaitugu eta ikusi Goienan idatzi duzun aldi oro. Besteei, eta artikuluaren egileari barkamena! Fan hemendik GZ!

Erantzuna | #14

Garbi dau ulertu ez dala esatia gura nebena.
Egixa esan eta neure okerra hori, hasierako komentaixua ez da seguru asko egokixena izan, baina nik ez dot inor babestu eta ez dakot inor ixilarazteko asmorik; guztiz kontrakua, al dan gehixen berba in eta ideiak konfrontaittia gurako neke, zalantzak sortzeia, norberak zer in dauen, zer itten dauen eta zer ingo dauenari buruz hausnarketia.
Nik ez dakit ume horreik hori dana dakixein edo ez. Ez dakitten mouan eurak eta zuek dakitzuen Oñatin bizkarzainakin ibili bihar izan dian herittarrak dauzela, Oñatin ETAk erahildakuan familiarrak dauzela, Oñatitik alde in bihar ebeinak be egon ziala.
Baina ez dakit zeatik, horreik larrei inporta ez zatzuela uste dot. Eta horri ikara ittia gurako neke.Inporta izate ez hortan oker banabil, poztuko nintzake.

Erantzuna | #15

ETAnaz hasteak 4-5 mensaje kostau dotzu. Lehen lenenguan zan, ezta gutxi...

Erantzuna | #16

Oin be lehenenguan hasi naiz. Ez xat ulertu.
Inportantziarik ez badako, aurrera.

Erantzuna | #17

Vaya nibel maribelekin ETAri in zatzu erreferentzia... Aber zein dan fribolua.
Ta zuk arazo bat daotzu, sinesgarrittasun faltia. Oin ez saiatu esaten galderak sortzea eta bla, bla, bla gurozunik, ezin zatzu sinistu. Formak galtzen dotzue, eta beti norabide berdinian doiaz zure "kritikak". Zuk badakitzu "konbibentziari" ekarpen onena gai honetan guardia zibila euskal herrittik fatea dala, ETA desegittea dan moduan eta ingo dauen moduan, baina ondio FH eguna kritikau bakarrik inddozu. Lehenau atara dozu ETAn gaixa, guardia zibila fan biarko zala onartu baino.
Betik posizionaitten zara botere gehixen dauenan albuan, ez fan "librepensadore" gisa, oso mediokria zara ta

Erantzuna | #18

Neri formak galtzen naue? Mediokre, fribolo, eta zer ez deittu, baina neri formak galtzen naue. Ole. Kontrako iritzixak ez zatzue gustaitten eta jentia ez da atrebitten zuen kontrako iritzirik emuten, hor bai bi arazo haundi. Nik ez dot Guardia Zibila hemen geldiketian alde ezer esan, pasaitten dana kantzau itten naizela beti publikoki agerketan dian iritzi, mugimendu, ekintza, etab, beti alde batera fatia, beti igualari ekittia. Nere kritikak nere iritzixa dia eta guztiz zilegi da gustoko ez izatia. Beti norabide berdinian fatia reakziño bat izatian ondorio izan leike. Nahiko zihur nau nere iritzixak zuriak baino dexente heterogeneuauak diala, nahiz eta atrebentzia izan bihar bada hau esatia. Nere iritzixak ez dako zerikusirik boteriakin, gauzak nahastu ez in.
Zerbait garbi badakot, nere kriterixo propiua dakotela da, eta ez doztela inork markaitten zer pentsau eta zer esan. Hola mediokria baldin banaiz, gurau teledirigiutako brillante bat izatia baino.

Erantzuna | #19

Ok. Vaya nibek maribel batekin ETAri referentzia ittea ezta fribolua, jarraittu zure mediokretasuna handiketan. Formak galtzen dotzue zure fanatismua erakutsi izan dozulako.
Ta bai, dana zentzu baten doia, zure aburuz, zurian kontra. Baina hor daotzu Zoido oñatin pasau zanaz adierazpenak itten.
Ta bai, dana zentzu baten itten da, polizian ostiak oñatiko plazan adibidez, ta hori aginddu ebenakin argazkixak irribartsu atara zuk be baitta.

Erantzuna | #20

Definizio bat ematea zilegi da Xabier, ez dau formarik galdu nik uste xetxebak.

FRIBOLO: "Que es propio de una persona frívola, carece de la seriedad que merece o está hecho sin el interés o el sentimiento requeridos." Zure lehehengo komentaixuak ETA-rekin ez dako zerikusirik, ta zerikusixa dakola esatiak ez dako zentzurik. Gainera, sinistarazi gura dozu, ironia erabiliz, mugimendu honetan parte hartzen dauen orok kontrako iritzirik ez dauela onartzen, kontrako iritzirik bota barik, txorradak idatzittuzunian (Vaya nivel, Maribel!!???!!!), jakinian, min itten zabitzela eta ez kontrako iritzi bat emunaz elkarrizketa bat sortu.

MEDIOKRE: “Que no tiene un talento especial o no tiene suficiente capacidad para la actividad que realiza”. Ez naiz sartuko zure lanean ona edo txarra zaren, zertarako erabiltzen dituzun behintzat jakinean nago. Badakidana da, eta guztiok ikusi duguna, elkarrizketa osasuntsuak sortzen etzarela oso habila, mediokrea zarela esan daiteke inolako mespretxurik erabili gabe, soilik definituz. bestalde, oso habila zara, eta honetan ez zara mediokrea, Goienako artikuluei (batzuei soilik, zuk diozun arren aspertuta zaudela alde batera bideratutako notiziak entzuteaz...Bi mila notizi Goienan ez dituzunak erantzun (agian ez zara hain bideraezina ideologia eta politikerietan)) erantzunez elkarrizketa luzeak sortzen, zure txorradak (txorradak edo artikuluarekin loturarik ez duten erantzunak dira) gezurtatu edo zuzendu nahi duten beste irakurleez.

“Nahiko zihur nau nere iritzixak zuriak baino dexente heterogeneuauak diala, nahiz eta atrebentzia izan bihar bada hau esatia. Nere iritzixak ez dako zerikusirik boteriakin, gauzak nahastu ez in.” Honek ez badako boteriakin zerikusirik gauza bakarra etorten xat burura: ideologia faxista izan behar da, izautu abrik, eta bere ekintzak aztertu barik, hau soltaitteko. “Zerbait garbi badakot, nere kriterixo propiua dakotela da, eta ez doztela inork markaitten zer pentsau eta zer esan. Hola mediokria baldin banaiz, gurau teledirigiutako brillante bat izatia baino.” Zure kriterio propiua dakotzu (klaro dauena zein dan), baina zer zabitz esaten??? Pentsauizu berriz, Partido Politiko baten listetan fan zara eta zure kriterio propioz defenditzen badittuzu partido horrek itten dittuen zarrazkixak, kriterio faxista dakon pertsona izan bihar zara derrigorrez. eta ez etorri ipuin honeaz: „Por tzierto, ingurura beittu eta lotsatu ez, ingurura beittu eta arduratu itten naiz, eta batipat ondokuatik arduraketan naiz.“ Bla, Bla, Bla... interes propio eta partidista baten parte hartu dozu behin, eta errepikaitten ikusten zaittugu, behin eta berriro.

Beste barik, dena ETA da jokoa gustuko duzula argi bagenuen aurretik ere, orain reafirmatu egiten diguzu. Fan Hemendik Mugimenduak Indar polizialen armak mahai gainean uzten ditu, (nivel gehiagorekin edo gutxiagorekin) eta ez du aurkako iritzirik eskatu ere egiten. Gai honetan nahi duzun elkarrizketa denak izan ditzazkegu, baina artikulu honek ez du merezi komentario irainkorrik (hori ez da iritzi bat inondik inora, ezta ETA-ri zuzenduta inspiratzen bazara ere), umorez, Euskal Herrian argi ikusten den gai bati aurre egiten zaionean urteroko zita honetan. Onartzen dugu zuk parte hartu beharrik ez izatea, izan ere, inork ez dizu norabidea markatzen edo idearik moldeatzen, baina utzi bakean herri baten etorkizun baten alde lanean ari den talde oro.

Erantzuna | #21

Ladran, luego cabalgamos. Gauza asko nahasketan ttuzue, ez dakit gurata edo ezin ulertuz. Irakurri izue ondo ipintten ttuzueinak, aber zein dan faxista edo fanatikua. Kendu izue gorrotua zuen bizitzetatik, pozixau biziko zarai eta.

Erantzuna | #22

Ladran, luego cabalgamos... Notizia honi lehen mezua "Vaya nivel, Maribel" batekin erantzun xauenak. Eske la ostia haiz

Erantzuna | #23

Zer jarten du ba Xabier?

PNV-n parte hartu dozula ta ideologia faxista dakon talde bat dala... BAI, ta berriro jarten dot.

Ez dakitzula zentzuzko argumentuak aurkiketan eta ironiaz min ittera faten zarela...BAI, ta berriz jarten dot.

Mediokria, fanatikua, etab. zarela edo izatera aiau zarela momentu abtzutan... BAI, ta berriz jarten dot.

“Vaya nive, Maribel!!!” histoixako txorrada haundixena dala... BAI, ta berriz jarten dot.

GZ-ren aurkako mugimendu bat, futbolian dabitzen umien etorkizunaz nahastu duzula ta ez dakola ez hanka ez buru...BAI, ta berriz jarten dot.

Ideologia markatua eta ez justu bat defendatzen dozula...BAi, ta berriz jarten dot.

“Dena ETA da” falazia maite duzula eta txorrada denak gastatzean erabiltten dozula... BAI, ta berriz jarten dot.


Honez gain zerbaitt ahaztu bot, irakutzi idazu Xabier, eta deitu faxista nire erantzunei. Honezkero, ondo ezagutzen dittugu zure jarrerak eta erantzunak.

Galdera bat: Bajan zaude edo ULMA pattal dabil?

Egun on bat izan!!

Erantzuna | #24

Adierazpen askatasuna ez dago bermatua Oñatiko ideologia batzuetan. Horren adierazle dira erantzun horietako irainak, mehatxuak, .... Desberdin pentsatzen duenarekiko jazarpen onartezina. Gorrotoa dariote zuen hitzak, zuentzako kalte eta gure herriari mesederik ez. Animo xmaerreala!

Erantzuna | #25

Ez dut liskarrean sartu nahi, ez da nire intentzioa.
Baña harrituta nago pertsona batek bere iritzia eman (dirudienez denek dakite nor den eta besteek anonimatotik erantzuten diote) eta nolako deskalifikazioak, bere lanarekin sartu,....etab egiten diren.
Uste dut foro hau ez dela hortarako, denek dute/daukagu gure iritzia emateko eskubidea, bestearen gustoko izan edo ez.
Agian Goiena Komunikazio taldeak apurtxo bat neurtu beharko luke hemen idazten uzten duena.

Erantzuna | #26

Han oñati buru batzarra hasi da idazten

Erantzuna | #27

Ta hemen beste batzuk gutxietsi dauen lehenengua xmerreala izan da. Listillotaz fan ta leku danetatik jaso badau bere arduria

Erantzuna | #28

Xetxeba, "Oñati buru batzarra" aipatzen duzunean ez dakit ainhougartigar85.i (ez dakit nor den) edo niri buruz ari zaren.
Niri buruz ari bazara, ez nauzu ezagutzen eta eskertuko nizuke ni inon ez katalogatzea. Herri hontan hitzegiteko ez dago zertan alde batekoa edo bestekoa izan behar. Jakin erdibideko asko dagoela. Eta DENOK daukagu komunikabide publiko hontan hitzegiteko eskubide berdina, inor han edo hemen katalogatua izan gabe.
Eskerrik asko

Erantzuna | #29

Ia... Ez dut liskarrean sartu nahi baina xmerrealan hasierako iruzkinari edo gero etorri dian hainbati (beste batzuk berataz esan ez dogunak leporaketan, argumentu barik esatea ardixak bezala jarraiketan dula norabidia..) aipamenik ez, baina gutako batzuk inddunari bai. Porzierto fribolua eta mediokriana nahiko argi geldittu da ezta?
Ta bai bai. Idatzi gurozuna, nik gurotena pentsaukotela

Erantzuna | #30

Egia da, Ainhoaugartigar85, agian adierazpen askatasuna ez dagoela bermatua. Xmerreala mehatxatua izan da argi eta garbi, eta hau ezin da horrela gelditu.

Okerrena badakizu zer?? Ezertarako ez duela balioko... hurrengo egunetako artikuluetan ez du ezer esateko edukiko, Korpusetako antzerkian ez baitago nibelik, Oñatiko kaleetan ez baita pintaketarik egongo, hurrengo FH egunerako beste urte bete falta baita, Urugaiko gertaeren inguruko omenaldiak pasatu baitziren, Erraustegiaren notiziek ez diote garrik pizten, AHT-a aspaldi hasi zutela eta aurka dagoen oro Gatzagatik bidali zuen Gasteizera bidean....Baina lasai Ainhoa, berriro ere iritsiko zaizu salbatzaile zen hori erabiltzeko ordua, izan ere, gazteak martxan jarriko dira, herria martxan jarriko da, Susana oroitzeko, Presoak oroitzeko, PNV-ren politikak salatzeko, GZ bidaltzeko, edota etxebizitza duinetan bizi ahal izateko...eta orduan, xmerreala, berriro jarriko zaigu ordenagailu aurrean eta idatziko digu koherentziaz, giza eskubideez, garbitasunaz, futbolean jokatzen duten umeez edo konstelazioen mugimenduez. Eta orduan ere, irtengo da norbait bere onetik, eta berotuko... baina hor izango zara zu, Ainhoa, adierazpen askatasunaz mintzatzeko, edo mondragora, bestela, Goienako linea editoriala kontrolatu nahian, aholkuak ( agindu gisan) emanaz.

Erantzuna | #31

Noski, nahi dezuna pentsa dezakezu, nik ez dizut kontrakorik esan. Baña berriro dinotzut: ni ezautzen ez nazu, beraz ez nazazu, hemen idatziz, inon katalogatu mesedez.

Erantzuna | #32

Eskerrik asko bihotzez!!

Erantzuna | #33

Ni neu ez noia HEMEN honekin jarraiketara.
Baina uste dotenari buruz edo zerbait esateko dakotenari buruz jarraitukot idazten.
Ironiaz zein ete dabil terreno arriskutsutan sartzen?
The End.

Erantzuna | #34

Ke nivel maribel...

Erantzuna | #35

Elkarrizketa hau psikologo talde batek aztertzea mereziko luke. Seguru nago jarrera psikotiko eta desorekatuak nabarmen azaleratuko liratekeela.
Zela da posible horrenbeste gorroto eta intolerantzia erakustea? Pertsona batek "que nivel maribel" jarri eta segixan otso talde antolatua aginka hasi. Ikuspuntu pertsonal bat defendatzeko biolentzia maila hori beharrezkoa al da? Biolentzia batzuren ADNan dago tamalez eta hori gainditzeko bere denbora behar izango da.

Erantzuna | #36

Atzo gauetik sartu gabe nengoen albiste hontako iruzkinetara, eta atzo #12 iruzkinean ordurarte irakurritako deskalifikazio eta nick baten ustezko nortasun azaleratzea penagarriak zirela esaten banuen, ordutik idatzi diren aipamen pertsonal, aurreiritzi eta gaitik kanpoko mezuak oraindik eta penagarriagoak direla deritzot.

"xmerreala"ren #14 mezuari erantzun nahi nion; baina berarekin ezadostasunean egonik ere, esan zaizkion gauzak irakurrita gero, ez noa erantzun ere egitera.

Erantzuna | #37

Goiena Komunikazio Taldeko hedabideetan jarduteko arauak aintzat hartuz, Goienako Erredakzio Batzordeak eskatzen du iritziak errespetuz ematea: erantzunen tonua zaintzea eta irainak eta deskalifikazio pertsonalak saihestea.

Erantzuna | #38

Guzti hau sortu dauen nere lehen erantzuna, eraiñun rekonoziu neben moduan, egokixena ez zan eiñian, mea culpa, nahiz eta bueltan jasotakua definitteko desproportzionau hitza ziharo motz geldiketan dan. Oin bai, notizia hontan idazten doten azkena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa