Egubakoitzeko kontzertuek –Kimera (Oñati), Kop (Katalunia) eta Joxe Replay (Baiona)– sortutako biharamuna berehala uxatu zuten auzotarrek eta ez da ekintzarik eta jenderik falta izan Olarako jaietan. Oñatz dantza taldearen erakustaldia, umeendako jolasak, talogileak... Joxelu Anayak eskainitako kontzertua ere arrakastatsua izan zen eta gaur, herri kirolen erakustaldiak eta Oñatiko bertsolariek bete dute Olarako plazatxoa. Gaitzerdi taldeak ema dio bukaera borobila festari.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.