Hitzaldia Txantxiku Ikastolaren eskutik, Eleanitz proiektuaren 25. urteurrenean

Miren Arregi Amasorrain 2017ko eka. 9a, 14:10

Txantxiku Ikastolaren 50. urteurreneko ospakizunen barruan egingo da hitzaldia, ekainaren 16an, 18:30ean kultur etxeko zinema aretoan. Bertan, Eleanitz proiektuaren 25. urteurrena ere ospatuko da.

Eleanitz proiektua proiektu aitzindaria da ingelesaren irakaskuntzan; alde batetik, eleaniztasun goiztiarraren aldeko apustua egiten zuen eta bestetik, hizkuntza horren ikaskuntza eta irakaskuntzarako metodologia berria erabiltzen zituen: "Proiektu garrantzitsu bezain arrakastatsua izan da eta gaur egun ere izaten jarraitzen du bai ikastoletan eta baita beste ikastetxe eta herrialdetan ere", adierazi du ikastolako zuzendari Zigor Ibartzabalek.

Ekainaren 16ko mahai-ingurura, Eleanitz proiektuaren sorkuntzan eta garapenean garrantzia handia izan duten pertsonak izango dira: besteak beste, proiektuaren sortzaile eta sustatzaile Xabier Garagorri eta Itziar Elorza, Josep Maria Artigal, proiektuaren sorkuntzan aritu zen linguistikako aditua, edo materiala sortzen aritu ziren Diana Lindsay, Phillip Ball edo Inma Muñoa.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak