Datorren ikasturtetik aurrera DBH 3. eta 4. mailan eta Batxilergoko 1. mailan egongo diren ikasleek programa berri baten parte hartzeko aukera izango dute: "Bertan ikasten ikasteko gaitasuna, ekintzailetasuna, era digitalean komunikatzeko gaitasuna eta ingelesez komunikatzeko gaitasuna landuko dituztelarik bereziki". Hala, Batxilergoa amaitzen dutenean bi titulu lortuko dituzte: ohikoa eta AEBkoa. Horretarako AEKetako Batxilergoko curriculumeko sei ikasgai landu beharko dituzte ingelesez eta on-line, bi irakasleren gidaritzapean; bata izango da Elkar Hezi Ikastetxekoa eta bigarrena, AEB-etako irakasle bat. Hain zuzen ere hango irakaslearekin astero kontaktua izango du idatziz edo, beharrezkoa bada, bideo-konferentziaz. Ikastetxeko irakasleak, ikasleen lanaren eta aurrerapenen jarraipena egingo du hemendik eta ikaslearekin, irakasle amerikarrarekin eta gurasoekin kontaktuan egongo da uneoro.