Jaiak ospatuko dituzte Olakua eta Araotz auzoetan, aste bukaeran

Mireia Bikuña 2017ko eka. 8a, 15:06

Aste bukaera bateko atsedenaren ostean, badatoz berriro ere auzoetako jaiak. Oraingoan, Olakuan eta Araotzen ospatuko dituzte, gaurtik domekara arte. Askotariko ekitaldiak egongo dira bi lekuetan.

Txorimaloen kalejirarekin hasiko dituzte jaiak Olakuan. Ostean, 22:00etan, rock kontzertua egingo dute Kimera, Kop eta Joxe Replay taldeek.
Zapatuko ekitaldi goiztiarrena umeendako jolasak eta marrazketa saioa izango da (10:45). Oñatzeko dantzarien erakustaldia ere egongo da. 17:00etan, Txatxilipurdiren eskutik, Munduan berbena delako ikuskizuna egingo dute. Talo tailerra ere egongo da. Zapatuko musika Joxelu Anaien kontura izango da.
Domekan, aldiz, umeendako mendi bizikleta ibilaldia, meza, herri kirolen erakustaldia, kadeteendako txirrindularitza proba, mus txapelketa eta Trikimailu eta Gaitzerdi taldeen erromeria egongo dira.

Trinitate jaiak, Araotzen

Ganbara Txiki abesbatzak eskainiko duen Ermitaz ermita kontzertuarekin hasiko dira jaiak Araotzen. Gaur izango da, 19:00etan. Zapatuan, mezaren ostean, herri bazkaria egingo dute, bertsolarien eta musikarien laguntzarekin. Ostean, umeendako jolasak eta  txokolate-jana egongo dira. Afariaren ostean, Domekatarrak taldearen emanaldia.
Domekan, meza, luntxa, auzoko gazteen arteko lehia eta trikitilarien emanaldia, jaiak bukatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak