Bi joan-etorri egingo ditu herri-busak arratsaldetan. Ugarkaldetik 16:00retan irtengo da Usakora eta 16:30tan itzuliko da Usakotik. Bigarrena 19:30ean irtengo da Ugarkaldetik eta 20:00retan itzuliko da.
Putzua garbitu dute
Eta zapatuan bainu denboraldia hasiko den egunean dena gertu izateko joan den astean putzua garbitu egin dute. Buceo Euskadi enpresako urpekariak ibili dira lan horretan. Aurten putzuko ura nahiko garbi dagoela egiaztatu ahal izan dute urpekariek. Ezkalu eta amuarrain ugari ikusi dituzte eta kangrejuak ere bai, aurreko urteetan baino gehiago gainera.
Arrain eta karramarroez gain, aurkitu dira hondakinak Usakoko putzuan, makilak, adarrak eta ur handiek ekarritako enborrak ere bai. Horiek putzutik atera dira, inor adar artean harrapatuta gelditu ez dadin edo salto egiterakoan inork minik hartu ez dezan.
Buceo Euskadiko urpekariek bestetik, ura garairako epel dagoela azpimarratu dute. normalean urte sasoi honetan 13-14 gradutan egon ohi da baina aurten, iaz bezala, 16-17 gradutan dago. Negua epela izan da eta aurreko asteetako tenperaturek eragina izan dute horretan.