'Arantzazu Afrikarekiko topaleku' jardunaldia egingo da ekainaren 10ean

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko eka. 6a, 10:38

Zapatuan, Arantzazuko Gandiaga Topagunean, 2017ko Arantzazu Afrikarekiko topaleku jardunaldia egongo da. Egun osorako egitaraua antolatu da, 10:30etatik 18:15era. Elkarrizketaren, zinearen eta argazkiaren bidez, egun batez, Afrikarekiko topaleku bihurtuko da Arantzazu. Doako jardunaldia izango da baina aurrez izena ematea beharrezkoa da.

TAU fundazioak eta Arantzazuko Adiskideen elkarteak, Nafarroako Afrika Behar Beharrezkoa erakundearen laguntzarekin, datorren ekainaren 10erako, zapatua, 2017ko Arantzazu Afrikarekiko topaleku jardunaldia antolatu dute. Gizarteari "Afrika ikusarazi eta gerturarazi" nahi diotela adierazi dute antolatzaileek, eta "ahalik eta modu zabalenean" egitea nahi dute. Horretarako ekintza ezberdinak batzen dituen egitarau zabala antolatu dute.

Programa honetan prestatutako ekintzen abiapuntu metodologikoak "entzutea, ikustea, ezagutzea eta partekatzea" izango direla jakinarazi dute antolatzaileek. Hauen hitzetan, modu honetan "hain gertu eta, aldi berean, hain urruti dagoen kontinente hau ezagutu ahalko dugu, eta Europa eta Afrika artean dagoen desberdintasun egoera aldatzeko borondatea duen kontzientzia soziala areagotu". 

Jardunaldiaren programa

MITOAK DESEGITEN

10:30 – Aurkezpena, film labur afrikarra: Soko Sonko
Zuz: Ekwa Msangi (22´. Kenia-EE. UU, 2013)
Ingelesa. VOSE – gaztelaniaz azpititulatua.

11:00-12:30 – Hitzaldia eta elkarrizketa: Ablaziotik bizitzara: Mitoak desegiten
Hizlaria: Fátima Djarra Sani(Guinea Bissao), Ablazioaren aurkako aktibista. Nafarroako Medicos del Mundo erakundean, Nafarroako afrikar emakumezkoen sexu mutilazioaren aurkako prebentziorako proiektuan, bitartekari lana egiten du.

12:30-13:15 – Erakusketa - bisita gidatua: Walking Africa
Egileak zuzendua: Fernando Egiluz, argazkilari eta bidaiari Afrikan. Uganda, Burkina Fasso, Etiopia, Benin eta Mali bezalako herrialdeen eguneroko bizitza eta Afrikako beste errealitate bat agertzen digu argazki erakusketa honen bitartez. Afrikak ezezagun handia izaten jarraitzen du. Komunikabideek Afrikaren inguruan ematen dizkiguten berri negatiboek kontinentea modu tragiko eta ilun bat bezala ikustarazten digute. Baina errealitatearen zati txiki bat besterik ez digute erakusten, aberatsagoa eta positiboagoa den errealitatea alde batera utzita. Argazki hauen bidez, topikoak hautsi nahi ditut, Afrikako gizartearen beste aurpegi anonimo eta erreal bat erakutsiz, gure antzera modu arrunt eta duinenean bizitzen saiatzen dena. Berrietan aurkitzen ez ditugun argazkiak; eguneroko bizimoduaren umiltasuna agerian uzten dutenak, jende arrunt, laneko, zerbitzu publikoetako, aisialdiko edo harreman sozialetakoak. Azken finean, Afrika ikusteko beste modu bat.

13:30 – Arantzazu Hotelean bazkaria
15€ bakoitzeko; Ekainaren 6a baino lehen eman behar da izena.

16:00-18:15 – Zine afrikarra: Price of love (Maitasunaren prezioa)
Zuzendaria: Hermon Hailay (99′. Etiopia, 2015).
B.O. amharico – Gaztelaniaz azpititulatua.
Sariak: FESPACO 2015 – Epaimahaiaren sari berezia. Cannesko Zinemaldi Panafrikarra 2015 – Filma eta aktore onenei sariak.
Aurkezpena eta elkarrizketa: Beatriz Leal Riesco. Arte Garaikideko historian masterduna. Arte kritikaria eta Afrikako zineman espezializatutako unibertsitateko irakaslea. New Yorkeko African Film Festival-aren programatzailea. GuinGuinbali, Rebelión, Okayafrica eta Asypmtote medioetan kolaboratzen du.

Izen-ematea
Jardunaldira joateko konfirmatzea beharrezkoa da: 635740597 telefono zenbakira deituz edo tau_ss@taufundazioa.org posta helbidera idatziz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak