Herriarteko final-laurdenak Ataunen kontra, gaur

Xabier Urtzelai 2017ko eka. 2a, 10:10

Oñatiko pilotari Gorka Perez, joan den egubakoitzean. goiena

Joan den astean Zestoa kanporatu ostean oñatiarrek etxean jokatuko dute bigarren kanporaketa, 22:00etan.

"Irabaztea komeni zitzaizkigun bi partiduak irabazi ditugu: kadeteena eta gazte mailakoena. Eta lortu dugu. Baina, ez gara gustura geratu gaur egin dugun lanarekin. Joanekoan askoz hobeto jokatu genuen", esan zuen joan den egubakoitzean pilota saileko ordezkari Josu Osak.

Bada, lehen kanporaketan etxean baino hobeto jokatu zuten kanpoan, eta hori zuzentzeko aukera izango dute gaur, egubakoitza, 22:00etan hasita, Ataungo pilotarien bisita izango dute-eta oñatiarrek.

Final-laurdenak dira 

Lehenengo kanporaketa gaindituta dagoeneko zortzi talde geratzen dira txapelketan: Astigarraga, Oiartzun, Hernani, Zizurkil, Ataun, Azpeitia, Azkoitia eta Oñati. Eta, hain zuzen, Ataungoak izango dituzte gaur aurrean. Lazkaoren kontra justu-justu egin zuen Ataunek aurrera, aurreko astean etxetik kanpora bi partidu galdu egin zituztelako, baina etxean lortutako emaitzei esker, eta gazte mailan lortutako emaitzari esker (22-3) egin dute aurrera. Tanto average-a garrantzitsua da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak