Orain dela hamar bat urte etorri zen Peter & The Test Tube Babies lehenengo aldiz, eta, antza, esperientzia polita izan zen hura, gaur gauean Oñatin izango baita berriz ere talde ingelesa. Punk-rock musika estiloa jotzen duen talde hori 70eko hamarkadan sortu zen, Ingalaterran, eta, ordutik hona, lan asko argitaratu ditu. Bada, horiekin batera, gaur gaueko kontzertuan, Nevadah, Discipulos de Dionisos eta Rat-Zinger izango dira oholtza gainean. Hain zuzen ere, kontzertu horri gaur gaueko bederatzi eta erdietan emango zaio hasiera eta goizeko hirurak aldera amaituko da.