Jokin Altuna eta Beñat Rezusta Oñatin izango dira martitzenean

Eneko Azurmendi 2017ko mai. 26a, 09:37

Pilotaren Astearen baitan, solasaldia egingo dute bi pilotariek Pago Uso elkartean, 19:30ea.

50. urteurrena ospatzen ari da Aloña Mendiko pilota saila, eta, horren harira, Pilotaren Astea antolatu dute datorren asterako. Maiatzaren 29tik ekainaren 3ra bitartean, esaterako, bi argazki erakusketa egongo dira kultura etxean, 18:00etatik 20:00etara: Euskal pilota herriz herri eta Oñatiko herria eta pilota.

Maiatzaren 30ean, berriz, solasaldia egingo dute Pago Uso elkartean, eta zenbait aurpegi ezagun izango dira bertan. Pilotarien prestakuntza eta elikadura. Hori izango da saio horretan hizpide izango duten gaia, eta hauek hartuko dute parte: Aritz Artadil kirol prestatzaileak, Amaia Diaz de Monasterioguren eta Nerea Segura dietista eta nutrizionistek eta Jokin Altuna eta Beñat Rezusta pilotariek. Julen Iriondo kazetaria izango da moderatzailea.

Ekainaren 3an, zapatua, Pilotaren Eguna ospatuko dute, eta hainbat ekintza izango dira plazako pilotalekuan: 10:00etatik 13:00etara bitartean, umeentzako jolasak, tako tailerrak eta pilotagileen erakustaldia egongo dira, baita Hegoalde-Iparralde joko erakustaldia ere.
Arratsaldean, berriz, 17:00etan xistera erakustaldia egongo da  eta 18:00etan emakumeen arteko pilota partidua. Hori amaitzean, pilota jolasak egongo dira, bai haurrendako, baita nagusiendako ere. Azkenik, pilota-poteak emango die amaiera egunari eta asteari, ardo eta txistorra dastatzearekin.

Itzuliko partidua herriartekoan

Gaur, egubakoitza, Herriarteko Pilota Txapelketako itzuliko partiduan, aldeari eusten saiatuko dira oñatiarrak Zubikoan, 22:00etan, zestoarren aurka: Ibon eta Iñigo Perez kadeteetan, Ander Biain eta Markel Gartzia gazte mailan eta Gorka Perez eta Oier Otxoa nagusietan.

Hemen, 50. urteurrenaren baitan antolaturiko Pilota Astearen ekintza sorta:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak