2016an Pikoletuak izeneko hiru ataletako bideo arrakastatsuekin girotu zituzten Fan Hemendik egunaren aurreko asteak. Aurtengoan ere, beste bideo bat sortu dute egunaren berri emateko.
Antolatzaileek "Euskal Herri osoa" gonbidatu nahi izan dute Oñatira etorri daitezen. Modu honetan egin dute Fan Hemendik eguneko kideek ekainaren 17rako deialdia: "Apirilak 8an ETAk bere armak herriari itzuli ondoren, Guardia Zibilaren txanda iritsi da. Ekainaren 17an, Oñatin, Fan Hemendik egunaren baitan, Guardia Zibila armagabetuko da. Euskal Herriak horrenbeste desira duen ekimen hau ondo egiten dela ziurtatzeko Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kidea Ram Mannikkalingam Oñatin egongo da. Hainbat iturriren arabera, indar okupatzaileek Euskal Herritarrak torturatzeko eta erailtzeko erabili dituzten fusilak, bainerak, elektrodoak, poltsak edota kare bizia entregatuko dituzte".