Oñatiko EAJk proposatu du udan Herribusa Usakoiraino heltzea

Txomin Madina Milikua 2017ko mai. 19a, 17:08

Jeltzaleek azaldu dutenez, proposamenarekin irtenbidea eman gura diote Usakoren inguruetan udan sortzen den bizikleta eta auto pilaketei.

Oñatiko EAJk uda garaian Herribus zerbitzua Usakora ere zabaltzea proposatu du. Jeltzaleek diote iaz Udal Gobernuak Usako inguruan aparkaleku bat jarri zuen arren bizikleten lapurretak urtero egoten direla eta ez zaiola konponbide egokirik eman bizikletak, patineteak edo autoak aparkatzeko zailtasunei. Herriko gaztetxo talde batek ere gauza bera adierazi dietela azaldu dute. “Dagokion batzordean, talde politikook erabaki genezake zer maiztasunekin egingo duen bidaia eta nola antolatu zerbitzua” gaineratu dute Oñatiko EAJtik Herribus zerbitzua Usakora heltzearen inguruan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak