Musika, antzerkia, ikus-entzunezkoak, argi jokoak..., horiek guztiak batzen ditu Ganbara Txiki abesbatzak ekainaren 17an estreinatuko duen Pinotxo, hariekin lotu gabe musikalak.
Bi ordu eta erdiko iraupena du egurrezko panpina ezaguna protagonista duen istorioaren euskarazko moldaketak. "Guk sortu dugun proiektua da, hortaz, eskainiko duguna, ikuskizun berria da. Oraingoan ere, sekulako lan-taldea ari gara lanean: aktore eta abeslari lanetan, 35 lagun; eta bestelako lanetan ari direnak kontuan hartuta, 75 kide gara guztira", dio Ganbara Txikiko zuzendari Aitor Biainek.
Hiru emanaldi eskainiko dituzte: ekainaren 16an, egubakoitza, 18:30ean eta hurrengo egunean, 11:30ean eta 18:30ean. Sarrerak 12 eurotan eskura daitezke maiatzaren 30era bitartean –hortik aurrera, 15 eurotan– Txokolateixan eta Sacatuentrada.es atarian.