Domekan, 'Artxipielagoa' ikuskizuna Santa Anan

Mireia Bikuña 2017ko mai. 19a, 10:00

Andoni Egaña bertsolaria, Belen Ibarrola artista, Ainhoa Garmendia sopranoa eta Pello Ramirez, Garikoitz Mendizabal eta German Ormazabal musikaria Artxipielagoa ikuskizunarekin etorriko dira Oñatira domekan, Kilometroak 2017ko lantaldeak antolatuta. 19:00retan izango da emanaldia, Santa Ana antzokian, eta sarrerak eskuragarri daude Txokolateixan eta kilometroak.eus-en, 12 eurotan.

Ikuskizunak musika eta bertsolaritza, narrazioa, abestia eta bideo-proiekzioak uztartzen ditu; osagai horiek lirateke artxipielagoa osatzen duten irlak.

Ordu eta erdiko emanaldian, Egaña bertsolari zarauztarra izango da esatari lanetan ibiliko dena eta hizketaldian zehar, irlen eta artxipielagoen inguruko gogoetak plazaratuko ditu, baita musikaren eta kulturaren inguruko hainbat hausnarketa eskaini ere.

Magia eta Mendimetroak

Kilometroak 2017ren testuinguruan beste bi ekintza izango dira asteburuan. Batetik, magia tailerra egingo da bihar, 10:30ean, gaztelekuan. Tailerrean ikasitakoak praktikan nola ipintzen diren ikusteko aukera izango dute 17:30ean gaztelekuan bertan egingo den Eriz Magoaren ikuskizunean.
Mendizaletasuna sustatzeko ekimena egingo da domekan. Bailaraka, Gipuzkoako Ikastola guztiek mendi martxak egingo dituzte. Oñatikoa Aloñara izango da. 09:00etan Foruen plazan elkartu eta autoetan igoko dira Arantzazura. Handik egingo dute Gorgomendirako joan-etorria. Tontor guztietan argazki erraldoiak egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak