"Oso ondo ezagutzen dugu elkar, eta zorionez Zestoako frontoia oso ondo ezagutzen dugu", adierazi du klubeko ordezkari Josu Osak. Hala, dagoeneko matematikak ere egin dituzte: "Kadete mailan egon daiteke gakoa. Pronostikoek diote gazte mailan irabazi egingo dugula, eta seniorretan aukera txikiagoak ditugula. Horrenbestez, kadete mailako partidua izan daiteke garrantzitsua. Eta, galduta ere ahalik eta tanto gehien egitea komeni zaigu".
Sei pilotari
Kadete mailan pereztarrek osatuko dute bikotea. Gazte mailan Biain eta Gartzia izango dira Oñatiko ordezkariak, eta seniorretan Perez eta Otxoak ordezkatuko dute Oñati.