58 arku-tiratzaile Arantzazuko Zozopase gunean gaur jokatu diren bi txapelketetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko mai. 14a, 13:14
Arku-tiratzaile taldea, gaur, Arantzazuko Zozopase guneko jardunaldian.

Basoko Ibilbideko Euskal Ligako txapelketaren laugarren eta azken jardunaldia eta Gipuzkoako Open txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu dira gaur Oñatin. Lau jardunaldien puntuazioaren batuketa egin behar dute Euskal Ligako txapelduna izendatzeko. Bien bitartean, gaurko irabazleen berri eman dute Oñatiko Txantxiku Arkulariak Taldeko kideek.

JJ10:00etan eman diote hasiera jardunaldiari Arantzazuko Zozopase gunean, gaur. Lauzpabost laguneko taldeetan banatuta nork bere ibilbidea egin du basoan zehar kokatuta zeuden 24 animalia —dianak— jotzeko. Jardunaldia giro onean joan dela adierazi du Oñatiko Txantxiku Arkulariak Taldeko kide Gorka Bikuñak.

Guztira, 58 arku-tiratzailek hartu dute parte. Gipuzkoarrak, arabarrak eta bizkaitarrak izan dira gehienak, baina Nafarroatik zein Errioxatik ere etorri dira hainbat lagun. Bikuñaren esanetan debagoiendarrak 13 izan dira: 12 oñatiar eta Ordiziako taldean diharduen arrasatear bat.

Basoko Ibilbideko Euskal Ligako txapelketaren laugarren eta azken jardunaldia eta Gipuzkoako Open txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu dira gaur Oñatin. Oraingoz ez dute Euskal Ligako txapeldunaren izenik eman. Txapelketak lau jardunaldi izan ditu eta puntuazio guztien batuketa egin behar dute txapelduna izendatzeko. Bien bitartean, gaurko irabazleen berri eman dute Oñatiko Txantxiku Arkulariak Taldeko kideek.

. Arku instintiboan:

  • Ainhoa Santamaria (Baztertxo - Gasteiz) 
  • Carlos Quintana (Arkulagunak - Gasteiz)

. Longbow modalitatean:

  • Mertxe Cuellar (Santurtzi)
  • Jorge Carrasco (Amurrio)

. Arku biluzian:

  • Anabel Orue (Amurrio)
  • Juanjo Rueda (Arkunautak - Portugalete)

. Arku konposatuan:

  • Ivan Ladron (Ordizia)
Erlazionatuak

Arku-tiro txapelketa Oñatin.

Larraitz Zeberio Lekuona 2017 mai 14 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak