Bigarrena, 31-28 galdu du Izarraitz Muñoz Aloña Mendi eskubaloi taldeak

Imanol Beloki Unamuno 2017ko mai. 13a, 17:46
Partiduak ikustera joan diren zaletuak taldeari animoak ematen. Aitor Biain

31-28 galdu du Izarraitz Muñoz Aloña Mendi eskubaloi taldeak igoera faseko bigarren partidua Clun Deportivo Iplacea taldearen aurka. Orain, BU San Pablo Inmobiliaria eta Balonmano Maristas arteko partiduaren emaitzaren esperoan geratu dira, BU San Pabloren garaipena beharko dute oñatiarrek mailaz igotzeko aukerak izateko.

Partidua oso ondo hasi dute oñatiarrek eta lehen 15 minutuetan aurkariak baino hobeto aritu dira. Hala ere, aurkariek defentsa aurreratu dute eta Aloñakoak blokeatuta geratu dira. Hala, 13-15 amaitu da lehen zatia.

Bigarrenean, berriz, bide bera jarraitu dute oñatiarrek, eta bi goleko aldeaz, gora-behera aritu dira denbora guztian, nahiz-eta berdindu, ezin izan dute aurkaria aurreratu. 28. minutuan, 29-28 jarri da markagailua, eta azkenean, 31-28 amaitu da partidua.

Aurkarien partiduei begira

BU San Pablo Inmobiliaria eta Balonmano Maristas arteko partidua jokatuko da orain, eta Izarraitz Muñoz Aloña Mendiri BU San Pablok irabaztea komeni zaio. Hala, hauek irabazten badute aukerak izango dituztelako.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak