Shot through the heart bataiatu du BPL taldeak euren bigarren lana. Urte hasieran plazaratu zuten, ostera, aurkezpen bira egiteko asmotan. Gaurtik aurrera, zazpi kontzertu dituzte hitzarturik; Oñatiko emanaldiaz gain, hor daude Bilboko Kafe Antzokikoa, Iruñeko Nebula agertokikoa eta Donostiako Dabadabakoa.
AEBetan produzituriko lana
Bonberenean grabatu dute diskoa; eta, ostera, AEBetan produzitu die Wyatt Funderburk musikariak. Taldekideen hitzetan, punk-rock doinuak erabat baztertu ez dituen arren, bestelako doinuak ere eskaintzen ditu lan berriak.