Euskadiko Bigarren Maila Nazionalean jarraitu gura bazuten, garaipenaz gain, Cosecha 1986 taldearen porrota zuten beharrezko Aitor Ugarteren mutilek. Gasteiztarrek 53-64 garaitu zuten Salleko Renault Autonervion taldearen aurkako partidua. Hori hala, oñatiarrek hamaikagarren postuan bukatu dute txapelketa –hamalau talde daude–.