Umeentzako jostailuak eta karrotxoak, bizikletentzako osagaiak, gazte eta helduentzako moda, askotariko liburuak... denetarik erosteko aukera izan da Oñatiko Plazan jarritako postuetan. "Iaz 14 mahai jarri genituen, eta aurten, ostera, 25 jarri ditugu" adierazi du Marije Zubizarreta antolatzaileak.
"Lehen aldian bezala, gure asmoa gauzei bizia luzatzea da. Etxean geldi daukagun hori, beste norbaitek erabili dezakeela uste dugu, eta horretarako beharrezkoak dira era honetako ekimenak" azaldu du Zubizarretak.
Bertaratu diren erosleak eta saltzaileak pozik geratu dira. Emaitza ona ikusita, antolatzaileak gogotsu daude hirugarren ekitaldia prestatzeko: "Gaurkoak izan duen arrakastarekin, hirugarren azoka bat egiteko gogoz daude. Ziurrenik urria eta azaroa bitartean egingo dugu".