Sistemak izenarekin, besteak beste, kintoei eskainitako bilduma jaso du Zilarmendik. Horretarako hamar bat urtetan egin die jarraipena herriko Santa Ageda neska-mutikoei.
Garmendiak, ostera, El Bosque Dormido (Lokartutako Basoa) ekarri du kultur etxera. Egoera mental eta fisikoa dela dio, "jatorrira itzultzea, kanpokoa basatiegia denean babesteko lekua".
Bernat Alberdiren Oñatiarrak
Bernat Alberdi bilbotarraren erakusketa ere abian da gaurtik; Oñatiarrak. Kanpotik Oñatira bizi izatera etorri diren horiek ikusarazi gura ditu argazkiekin. ARGI festibalerako bereziki prestatutako erakusketa da eta Antixena parkean eta Gaztetxean egongo da ikusgai maiatzaren 14a bitartean.