Sailkapenaren azken postuan dagoen Martutene hartu dute Azkoagainen eta larritasunik gabe irabazi dute etxekoek. Laugarren minuturako aurreratu dira Gaizka Irizarrek sartutako golari esker eta horren ostean beste bi iritsi dira: 20. minutuan Unai Gilek sartutako eta 23.ean, Mikel Palaciosena. Bigarren zatia hasi orduko sartu du laugarren gola Auritz Larreak, eta horren ondoren ez du apartekorik eman partiduak.
Hamabosgarren postuan dagoen Beti Gaztek galdu egin du Mutrikuren aurka eta orain hiru puntu goitik dituzte oñatiarrek; hortaz, Aloñak oraindik bizirik dirau. Lau jardunaldi geratzen dira eta horietan izandako emaitzek erabakiko dute zein taldek galduko duen kategoria.