Herriko hainbat eragilek elkarlanean garatutako proiektua da Ermitaz ermita. Oñatin hainbat eta hainbat daudela baliatuz, hauek ezagutzera eman, eta bide batez bertan kantaldiak egingo dituzte datozen bi hilabeteetan.
Lehenik eta behin, liburuxka bat argitaratuko dute, herriko ermiten argazkiekin, eta bakoitzari buruzko kontu interesgarriak kontatuz. Ikastetxetan banatuko dituzte eta eskuragai egongo dira turismo bulegoan ere. Horrez gain Artixa elkartetik hitzaldi bat egingo dute horiei buruz, Jerardo Elorzaren eskutik.
Hala ere, proiektuan pisu nabaria izango du atal musikalak. Bost kontzertuko zikloa antolatu dute ermita hauetan; San Martinen, Zubillagan, San Lorentzon, Araotzen eta Madalenan. Kontzertuez gain, hainbat osagaiekin egindako erakusketa ere antolatu dute Mikel Goiangeruaren parrokiako klaustroan.
Alde batetik, liburuxkako argazkiak tamaina handian ikusteko aukera izango da, Joxe Urzelaik egindako maketekin batera. Eta guzti horrez gain, DBH 1. eta 2. mailako ikasleek egindako ikus-entzunezko proiektuak ere.
Kontzertuen agenda:
- Maiatzak 13: San Martingo ermitan, ikastetxetako abesbatzak. (19:00)
- Maiatzak 20: Zubillagako ermitan, Ganbara Txikikoen emanaldia (19:00)
- Ekainak 3: San Lorentzoko ermitan Hasiberriak tailerra (19:00)
- Ekainak 9: Araotzeko elizan, Ganbara Txikikoen emanaldia
- Uztailak 1: Madalenako ermitan, Hots abesbatza