Jabekuntza eskolaren balantzea egin du udalak eta parte-hartzaileen balorazioa "oso ona" izan dela aipatu du. Sei ikastaro eskaini zituzten eta bost egin ziren; guztira 61 pertsonak eman zuten izena baina batzuk ikastaro baten baino gehiagotan izan ziren. Hiru ikastarok izan dute arrakasta handiena, itxaron zerrenda egin baitzen hiruretan: autodefentsa tailerra, asertibitate eta gatazka konponketa tailerra eta eskaladakoa.
Ikastaroak herriko gune ezberdinetan egin dituzte eta landu gura izan dituzten gaiak hauek izan dira: indarkeria matxistari aurre egitea, emakumeen parte hartze sozio politikoa bultzatzea, balio aldaketa eta jabekuntza.
Udalak adierazi duen moduan, ikastaroen iraupena luzatu eta eskaintza handitzea izan da eskatu dutena, ikastaro gehienak laburrak iruditu zaizkiela.