Frantziako hogei ikasle daude Oñatin egunotan, Urgainek gonbidatuta

Iker Oñate 2017ko api. 27a, 14:36

Ikasle trukearen baitan eginiko ekintza batean, Bilbon.

Argenton sur Creuseko –Frantzia– hogei ikasle eta bi irakasle daude Oñatin, Urgainekin adosturiko ikasle trukea dela-eta. Astelehenean, hilaren 24an, iritsi ziren herrira; zapatura arte egongo dira bertan.

Gaur, eguena, Arantzazu inguruak bisitatu dituzte: Arantzazuko eliza, Gomiztegi eta Arrikrutz. Bihar, bestalde, Gasteizera egingo dute irteera.

Urgainek, duela hiru urte ekin zion Frantziako ikasleekin elkartrukeak egiteari; batxilergoko lehen mailako ikasleek esku hartzen dute egitasmoan.

Ostera, maiatzaren 30ean, Argenton sur Creusera joando dira oñatiarrak.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak