Herriko kirol azpiegituren plangintza egiten dabil Udala. Helburua da diagnosia egitea eta etorkizuneko beharrak planifikatzea testuinguru ekonomikoa kontuan harturik. Plangintza hori herritarrekin batera landu nahi du Udalak eta horretarako herritarrez eta eragileez osatutako Talde Eragilea sortu du.
Taldea, une honetan, egungo kirol azpiegituraren eta etorkizun laburrean beharko luketen diagnosia egiten dabil. Diagnosi plurala eta sakona egin nahi du, eta horretarako herriko kolektibo ezberdinen balorazioak jasoko ditu.
Panel informatiboak Zubikoan
Ondoren, herritarren balorazio eta proposamenak jaso gura ditu, eta horretarako panel informatiboak eta proposamenak jasotzeko harrera gunea jarri da Zubikoa kiroldegian. Paneletan, kirol eragileak, eta kirol eragileak ez diren bestelako kolektiboen proposamenak jasotzen dira, eta proposamenak egin nahi dituzten herritarrei eskatzen zaie proposamenekin ez errepikatzeko, alegia, beraiek egin nahi duten proposamena paneletan jasotzen bada, proposamena ez egiteko, jasota baitago. Herritarren proposamenekin amaiera emango diete diagnosia faseari. Ondoren proposamenak landuko beharko ditu aipaturiko Talde Eragileak.
Hurrengo ekintza
Proposamenak astelehenetik ari dira herritarrak ematen, eta egubakoitzera arte egongo da epea horretarako. Bestalde, maiatzaren 6an ere eskola kirola jardunaldia dela-eta, proposamenak jasotzeko aprobetxatuko dute.