Talde eragilea sortu zuten duela hilabete batzuk: "Horrek egungo kirol azpiegituraren eta etorkizun laburrean beharko genukeenaren diagnosia egin du", jakinarazi dute Udal ordezkariek, eta gaineratu dute: "Diagnosi plurala eta sakona egin da. Baina herriko kolektibo ezberdinen balorazioak ez ezik, herritarren ekarpenak ere jaso nahi dira". Horregatik, oñatiarrak ekarpenak egitera animatu dituzte.