goiena.eus

Mendiko bizikletaz ari zela zauritutako emakume bat erreskatatu dute Araotzen

  Gizartea  Oñati

14:00ak inguruan jaso dute istripuaren abisua, eta Ertzainak eta Zubillagako suhiltzaileak bertaratu dira zauritutako 49 urteko emakumea artatzera. Mendiko bizikletan zebilela erori eta bizkarrean min hartuta zegoen.

Ertzainek eta suhiltzaileek oinez eraman dute zauritutako emakumea Santa Krutz ermitaraino, eta handik helikopteroan eraman dute Arrasateko Mojategi futbol zelairaino. Handik, anbulantzian eraman dute ospitaleraino.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa