Oñatiko gaztelekuko Topalekuko erabiltzaileek antolatuta, hirugarren Oñati Cup futbol txapelketa egiten ari dira gaur Larrañako futbol zelaian. Herriko gazteez gainera, Bergaratik eta Arrasatetik etorritako 12-18 urte bitarteko nerabeak ere batu ditu ekimenak.
Goizean hainbat partidu jokatu dituzte eta 15:00etan hasiko dituzte arratsaldekoak. Eguraldi ona lagun eta futbolean jokatzeko aitzakian, egun pasa ederra egin dute Larrañako zelaian elkartutako gazteek eta horien hezitzaileek; bide batez, lagun berriak egiteko aukera aprobetxatuta.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak