Oñatiko Udaleko osoko bilkura, 2017-03-30

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko mar. 30a, 22:00

Sietevientos bidegurutzea ixteak herriko beste gune batzuetan arazoak sortu dituela adierazi du EAJk atzo egindako osoko bilkuran eta prest agertu da beste irtenbide batzuk aztertzeko herritarrekin eta Udal Gobernuarekin. EH Bilduk erantzun dio hiru hilabeteko proba dela eta emaitzak aztertuko dituztela. Sarek aurkeztutako mozioa aho batez onartu dute. Baita beste puntu batzuk ere.

Araututako aparkatze sistema honekin muga ordubetekoa izatea ez zaio nahikoa iruditzen EAJri eta herriko hainbat gunetan piboteak jartzea eta Sietevientos bidegurutzea ixtea ere ez dela neurri ona uste du. Mikel Bian alkateak erantzun dio Lourdes Idoiagari egoera denei erantzutea zaila dela, baina lehen baino askoz errazagoa dela orain aparkatzea. Gehitu du lehen 3.000 ibilgailu pasatzen zirela bidegurutze horretatik eta datorren astean egingo dituztela neurketa berriak. Datu hori ere kontuan hartuko dutela balorazioa egiterakoan.

Aurrekontuen gaineko eztabaida ere izan zuten alderdi bietako bozeramaileak. Idoiagak esan zuen ez zaiola praktika egokiena iruditzen aurreko urteko likidazioaren menpe egotea urteko inbertsioak egiteko. Eta Biainek azaldu zuen ohikoa dela martxoan finantza oreka aztertzea eta EAJ gobernuan zegoen urteetan ere egin zirela horrelakoak, baita kopuru handiagoekin ere.

Mozioa

 

Lehen sektorea indartzeko oinarriak, ingurumen beka bigarrenez ematea edo Aloña Mendirekin udalak duen hitzarmena sinatzea ere adostu zuen udalbatzak, horiek guztiak aho batez. Eta baita Sarek eramandako mozioa ere. Presoen zigorren batuketa kontuan hartzeko sinadura bilketa egin du Oñatiko Sarek. Denbora gutxian 400 baino gehiago lortu ditu eta atzoko osoko bilkuran alderdi politikoei jakina arazi zieten euren kezka hori. EH Bilduk zein EAJk biek onartu zuten mozioa aho batez eta hori eskertu egin zuten Oñatiko Sareko kideak.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak