goiena.eus

Herriko Futbol Txapelketako finalak jokatuko dituzte zapatuan

  Kirola  Oñati

Herriko Futbol Txapelketak baditu finalistak; apirilaren 7ko asteburuan jokatu ziren Ligako eta Kopako finalaurrekoak. Apirilaren 22an, zapatuan, jokatuko dira finalak, Azkoagain futbol zelaian.

Herriko Futbol Txapelketako finalak jokatuko dituzte zapatuan
Herriko Futbol Txapelketako partidu bat. | Ikusi handiago | Argazki originala

Alde batetik, Albok eta Kalañatasaray taldeek jardungo dute, nor baino nor, Liga etxera eraman guran; 17:00etan jokatuko dute. Bere aldetik, hirugarren postua eskuratzeko ahaleginean, elkarren aurka lehiatuko dira Zalaparta eta Sasquatch, 14:00etan.

Bestetik, Kopako finala jokatuko da: Shatoken Moüra eta Kili Kolo ibiliko dira saria erdietsi nahirik. 15:30ean hasiko da partidua.

Sari banaketa

Zapatuko partiduek itxiko dute Herriko Futbol Txapelketako denboraldia. Hori hala, sari banaketa egingo dute; besteak beste, liga erregularrean lehen postua erdietsi duen taldea, finaletako jokalaririk onenak eta txapelketetako irabazleak sarituko dituzte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa