goiena.eus

Haurreskolako teilatua berriztu egingo dute

  Hezkuntza  Oñati

Itoginak daude Txiki Txoko haurreskolan eta teilatua berriztu egingo dute. Urik ez iragazteko tela, isolamendua eta teila berriak jarriko dituzte haurreskolako teilatu zaharrean. 19.000 euroko aurrekontua izango du lan horrek eta maiatzean egingo dute.

Haurreskolako teilatua berriztu egingo dute
Olakua auzoan dago Txiki Txoko haurreskola | Ikusi handiago | Argazki originala

Haurreskolako teilatu zaharrean dago arazoa eta hortxe egingo dituzte konponketak. Bizpahiru aste beharko dituzte teilatu berria egiteko. Fuente Ferreo Anaiak egingo dituzte lanak, maiatzean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa