Araotzeko Saloian izan da gaurko bertso saioa. Talde bietako kideak elkarrekin eta beste hainbat herritarrekin batera bazkaldu dute Saloian, eta bazkal ostean hasi da saioa. Bertan egon direnen izenean "giro ona eta saio polita" egon da Araotzen. "Puntuazioagatik badirudi alde handia egon dela talde bien artean baina saioa parekatua izan da. Eginbehar batzuetan eurak hobeto ibili dira eta puntu gehiago jaso dituzte", dio epaile lanetan ibili den Iñaki Olaldek.
Maiatzaren 6an eta 13an izango dira finalaurrekoak. Lehenengoa Alegian, eta, bigarrena, Bergaran. Bakoitzean bi talde ariko dira lanean. Finalaurreko saio bakoitzeko garaileak izango dira Azpeitian, maiatzaren 27an egingo den finalean abestuko dutenak.