Gipuzkoako herriarteko bertsolari txapelketako bigarren itzulian, Karidadeko Benta taldearen aurka lehiatuko da Oñatiko Txinparta 1 taldea. Urko Egaña, Andoni Goitia eta Joseba Lasagabaster bertsolariak lehiatuko dira, Iñaki Olalde, Mirari Sagarzazu eta Julen Irindo ondoan dituztela. Apirilaren 9an, domeka, izango da saioa, bertso-bazkari formatoan. Bazkarirako txartelak Txokolateixian daude salgai.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.