Ekitaldiz betetako urtea antolatu du "osasuntsu" dagoen Aloña Mendi pilota sailak

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko api. 1a, 15:03

50 urte bete ditu aurten Aloña Mendi Kirol Elkarteko pilota sailak, eta gaur urtean zehar egingo dituzten ekintzen berri eman dute Zumeltzegi Dorrean. Urteurrenerako kaleratu duten kamiseta berezia aurkeztu dute, gainera.

Aloña Mendiko pilota sailak 50 urte beteko ditu aurten, eta hori dela eta, ekitaldiz betetako urtea prestatu dute Oñatin. Josu Osa da pilota saileko koordinatzailea, eta pilota Oñatin "oso osasuntsu" heldu dela 50. urtemugara azpimarratu du, gaurko aurkezpenean. Bere aldamenean izan ditu Julian Dorado, urte askoan laguntzen ibilitakoa eta baita pilotari profesional izandako Jose Ramon Azkoitia oñatiarra.

Borja Moiua kirol zinegotzia ere aurkezpenean izan da, eta Udaletik pilota laguntzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du. Aloña Mendi Kirol Elkarteko presidente Anton Inzak ere, pilota sailean lanean dabiltzan eta ibili diren lana goraipatu du, "une kaskarrak eta onak" izan dituelako, eta pilota saila "osasuntsu urtemuga oso garrantzitsu batera heldu" dela azpimarratu du. Ekitaldian, herriko hainbat pilotari eta zaletu ere batu dira.

Urteko hitzorduei dagokienez, maiatzaren 29tik ekainaren 3ra ospatuko dute pilotaren astea. Kultur etxean erakusketa bat antolatuko dute eta ekainaren 3an pilota eguna ospatuko dute Oñatin. Besteak beste, tako tailerra, Iparraldeko pilota joko ezberdinen erakustaldia edota nesken pilota partiduak antolatu dituzte. Azaroan, gainera, urteurren bazkaria egingo dute eta bertan prestatzen ari diren ikus-entzunezkoen aurkezpena egingo dute.

Horrez gain, Zumeltzegi Dorrean, 50. urteurreneko kamiseta bereziak aurkeztu dituzte:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak