Aloña Mendi esperantzarekin gaurko garaipenaren ostean

Imanol Beloki Unamuno 2017ko mar. 26a, 19:56

Aloña eta Ordiziaren aurkako partidua Azkoagainen.

Aloña Mendik partidu erabakigarria izan du gaur Ordiziaren aurka eta larritasunak izan arren, 2-1 gailendu da etxean jokatutako partiduan. Lehen zatia galtzen hasi arren, berehala berdindu dute partidua, Iñigo Martinezen golari esker, eta hala amaitu da lehen zatia. Bigarrenean aldiz, estutasunak etorri zaizkie, eta posizio aldaketa batzuen ostean, erasoan hobeto aritu dira, eta gola etorri da Unai Gilen eskutik.

Azken aurreko postutik sailkapeneko azken hirugarren postura pasa da gaur Aloña, lortutako hiru puntuekin, eta Ostadar taldearen puntu berekin geratu da –25–. Hala ere oraindik ezin dira erlaxatu eta geratzen diren hurrengo partiduetan dena eman beharko dute sailkapeneko azken postuetatik ateratzeko.

Ezbeharra Julen Palaciosi

Aloñakoen eraso batean Julen Palacios 'Pala' aurrelariak Ordiziko atezainaren aurka jo du, eta hainbat minutuz lurrean izan da. Bere kabuz altxatu ondoren, aldaketa egin dute. Partidua amaitzean, masailezurra hautsi zitzaiola adierazi dute taldekideek, eta Donostiako ospitalera eraman behar izan dute.

Udak garaipena, Mondrak porrota

Aretxabaletak, berriz, Zarautzen kontra jokatu zuen atzo kanpoan, eta 0-1 irabazi du Iker Sanchezen golari esker. Zarauztarrek penalti bat huts egin zuten horren ostean, eta epaileak luzapeneko minutuak asko luzatu arren, Aretxabaletarrentzat izan zen garaipena.

Mondrak, berriz, ez du zorte bera izan. 3-2 galdu zuen,atzo, zapatua Irungo Real Union taldearen aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak