Gustura botatako izerdia

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017ko mar. 25a, 17:59

80 lagunek hartu dute parte gaur goizean Zubikoa kiroldegian egin duten hirugarren Zhunbatoian, eta 135 lagun ari dira orain, –19:00ak bitartean– zazpigarren areto bizikleta maratoian parte hartzen. E-goitek kirol zerbitzuak antolatu du Oñatiko Udalaren laguntzarekin, kirol jarduera sustatzeko helburuarekin eta astean zehar egiten dituzten jardueren osagarri moduan.

Debagoieneko parte hartzaileez gainera, kanpotik ere lagun asko hurbildu dira Zubikoara. "Goizeko Zhunbatoian, besteak beste, Azpeitiakoak, Donostiakoak, Eibarkoak, Elgoibarkoak eta Ermuko parte hartzaileak izan ditugu. Bi ordutako saioa egingo dugu, lau saio ezberdinetan banatuta. Arratsaldean, berriz, 16:00etan abiatu dugu Spinning maratoia, eta hor ari dira Debagoieneko hainbat zale gainera, Legazpitik, Elgoibartik, Zumarragatik, Ormaiztegitik eta Berriztik etorritako kirolariak ere", azaldu du Asier Agirrek, E-goitek kirol zerbitzuko kideak.

Agirrek gaineratu du, antolaketa aldetik esfortzu handia eskatzen duen arren, horrelako ekimenak egin beharrekoak direla, parte hartzaileek asko eskertzen dutelako. "Lan ikaragarria da, besteak beste, 140 bizikleta lortu behar izan ditugulako, baina parte hartzaileen balorazioa oso positiboa izaten da beti; beraz, hurrengo ikasturtean ere gehiago egiteko asmoa dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak