Oñatiko gaztelekua lepo, Lágrimas de Sangre talde kataluniarrarekin

Eneko Azurmendi 2017ko mar. 18a, 12:57

Oñatiko gaztelekua bete egin zen Lágrimas de sangre talde kataluniarrarekin. "370 pertsona sartzen dira gehienez gaztelekuan eta sarrera guztiak aurrez saldu ziren, azaldu du Joxe Mari Azpitartek, gaztelekuko arduradunak. Kontzertuari dagokionez, oso balorazio positiboa egin du, bai musikarien partetik, baita publikoaren partetik ere.

"Jendea oso gustura egon zen, saltoka eta abesti guztiak abestuz. Itzela izan zen", adierazi du Azpitartek. "Maila altuko" kontzertua izan dela nabarmendu du eta gaineratu kataluniarrak ere "esker onez" zeudela, pozik.

Lehenik Sangre de mono talde irundarrak jo zuen, kataluniarren antzeko musika estiloa –Hip Hop oldarkorra–  jorratzen duen taldea. "Hauek ere, hain ezagunak ez izan arren, motorrak ondo berotu zituzten eta maila ona eskaini zuten", onartu du gaztelekuko arduradunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak