goiena.eus

Benetako erronkekin aurrez aurre Oñatin GazteGOTalent lehiaketan

  Hezkuntza  Oñati

Mondragon Unibertsitateak antolatutako lehiaketa batean batxilergoko eta LHko 50 gazteek parte hartuko dute beraien talentua eta ziurtasuna erakutsiz, enpresek jarritako erronkei aurre eginez. Lehiaketa bihar gauzatuko da, martxoaren 17an, Oñatin dagoen Enpresagintza Fakultatean.

GazteGOTalent lehiaketak enpresa mundua atsegin duten gazteek benetako erronkei aurre egiteko ideiak sortzeko helburua du eta batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduta dago. Erronka hauek kirolaren, modaren eta kulturaren sektoreetako enpresek proposatu dituzte, besteak beste, Real Sociedad, Loreak Mendian, Orbea, Atlantikaldia eta Buatxabal bezalako enpresek. Lehiaketa Mondragon Unibertsitateko myGADE graduko ikasleek antolatu dute.

Jardunaldia bihar, martxoaren 17a, goizeko 9:00tan hasiko da Enpresagintza fakultatean eta parte hartzaileei harrera egin ondoren taldetan banatuko dira erronketan lan egin ahal izateko. 12:30tan aurkeztuko du talde bakoitzak bere proposamena eta 13:30tan aukeratuko dituzte hiru talde finalistak. Irabazlea hiru talde hauen artean sare sozialetan atsegite gehien jaso dituen taldea izango da eta Apirilaren 7an emango da ezagutzera. Irabazleek Madrid edo Bartzelonara asteburuko bidaia eta kontzertu baterako sarrerak jasoko dituzte sari gisa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa