'Cuando dejes de quererme' filma ari dira grabatzen San Migel parrokian

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko mar. 13a, 11:38

Igor Legarreta da filmaren zuzendaria eta Oñatiko San Migel parrokian ari dira grabatzen gaur. Oinordeko euskaldunak dituen emakume argentinar baten istorioa kontatzen du filmak; desagertuta zegoen aitaren gorpua topatu dutela abisatzen diote eta Euskal Herrira dator. Martxoaren 8an hasi ziren grabatzen eta sei aste iraungo du lan horrek; Euskal Herrian eta Argentinan egingo dituzte grabazioak.

Filmaren protagonista, Laura (Flor Torrente) Argentinan bizi da eta dei bat jasotzen du. Telefonoaren beste aldean dagoenak kontatzen dio bere aitaren gorpua aurkitu dutela baso batean. 30 urte ziren aita desagertu zela. Neskak heriotzaren misterioa argitu gura du eta aitaren faltak sortu dizkion zauri sentimentalak sendatu gura ditu, eta Euskal Herrira dator.

Igor Legarra eta Emilio Perez dira zuzendariak; lehenengoarendako, gainera, lehen film luzea da. Aktoreen artean daude: Miki Esparbé, Eduardo Blanco, Mario Pardo, Itziar Aizpurua eta Kandido Uranga.

Sei aste

Martxoaren 8an hasi ziren grabatzen eta apirilaren 11 arte iraungo dute. Buenos Airesen eta Euskal Herriko hainbat herritan egingo dituzte grabazio lanak. tartean, Donostian, Bilbon, Irunen, Durangon, Oiartzunen, Deban, Oñatin, Zumaian eta Urkiolan.

Gaur, astelehena, etorri dira Oñatira eta hango San Migel parrokian ari dira grabatzen filmako irudiak; parrokiaren kanpoaldean eta klaustroan grabatu dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak